XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Montpellierren galdu ziren euskaldunen berri
ça va Chaho? Zer moduz txo?
Hemen gaude Bilboko euskal semeak Montpellierreko kostalde xarmant honetan euskal senaren truke frantsezen modal kaletar eta arabiarren tunika monotonoen artean begirada galtzen.

- Bon jour monsieur.
- Bon jour. Une Pelforth brune si vous plait.

Euskara irakastera joan eta korear, indiar eta yankeen arteko multzo exotiko exoteriko? bat aurkitu.

Elkarrizketa interesgarriekin mundu berriko jakituriaz jabetzen.

- Zoer modruz. Inyaki?
- Ondo, eta zu?
- Niir erre jondo.

Taldea ez da oso handia ez pentsa.

Informazioa lehen, bigarren eta hirugarren munduko laurogei herritara igorri duten arren.

Ez dirudi Hegoafrikako beltzei, Peruko aymara eta quechuei, Indonesiako laborariei eta abar euskara sobera interesatzen zaienik.

Ba haiek galtzen dute esango zukeen batzokiar nostalgikoren batek erdera ederrean...

Ez dakite zenbat balio duen Mendebal Europako hizkuntzarik zaharrena jakiteak.

Sensibilidadea zer den ikasi beharko lukete basatiok.

Ez dute sekula lan egingo Eusko Jaurlaritzarentzat.

Eta gu bitartean hemen garagardo edanaz sabela asetzen, beltzaranzten ere, paseiatzen eta gero... eta pastis batzu zurrutatzen be, eta gero...

Esistitzen ez den herri baten biztanleak:
- Ou est que tu habites?
- Moi, je suis basque.
- De quel pays?
- Basque.
- Ah, oui.

Hamaseigarrenez izan dut elkarrizketa hau gaur goizean.

Esistitzen omen ez den herri batetakoak gara.

Lehen momentuko sorpresa gaindituz bi eratara abia daiteke elkarrizketa hemendik aurrera:
1) Mais, vous etes espagnol ou francais?
Edo bestela...
2) Le Pays Basque? Ou est le Pays Basque?
Orokorki inork ez dauka niputaidea Le Pays Basque-taz.

Azkenean elkarrizketa maiz bukatzen da berdin: Ah, oui. J'e vu hier quelque chose a la télé.

Oraindik ez dugu komunikazio harremanetan lehen maila gainditu.

Beti datozkit gogora lehen urratseko ikasleak: Nor zara zu? Non bizi zara? Zu irakaslea zara? etab.

Mortzila ordeak
Haserako sorpresa amaituz, laster hasten da bigarrena.

Ordurarte irribarretxoa jagon baduzu ezpainetan laster bestearen ezpainetara nola doan ikusiko bait duzu.

Orain aho zabalez geratzeko txanda dagokizu.

- Eta zu nongoa zara?
- Ni Senegaldarra naiz.

- Ah, bai? Eta zer dago Senegalen?
- 10 hilabetetan zehar lehortea, eguzki ugari, ta ni bezalako larru beltzdunak zenbat gura.

- Ah, beno.

Eta horrela eman dugu hilabetea.

Ti za kanis to bradi? Bon jour! ça va? Salam. See you later.

Añon haseio! A bientot. Ciao Stella.

Como te va? Badut gogoa etxera itzuli, Lotaerre ikusi eta gauza arraro guzti horiek berriz aipatu gabe egoteko.

Ikusi arte motel, joan eskatzen Calsberg pare bat Gure-Txokon.

PELFORTH BRUNE IRAKASLEA.